Irudietan: Pilota Egokitua Master Cup txapelketako kanporaketa jokatu da Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 8a

Gaur jokatuko da I. Euskal Pilota Egokitua Master Cup txapelketako finala Legazpin.

Atzo egun osoan zehar I. Euskal Pilota Egokitua Master Cup txapelketako kanporaketa jokatu zen Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Bi mailatan banatuta parte hartu zuten pilotariek, adimen urritasuna dutenak alde batetik, eta gurpildun aulkian dabiltzanak bestetik. Denera 12 kirolarik parte hartu zuten talde bakoitzean, eta hurrengoak sailkatu ziren gaur Legazpin finala jokatzeko Adimen urritasuna dutenen mailan Susana Berra eta Jurdan Arakistainek, Lorea Iribar eta Itziar Huegunen aurka jokatuko dute finala gaur. Gurpildun aulkien mailan berriz, Javier Etxezarretak eta Beñat Lizasok, Sahatsa Vazquez eta Edorta de Anta izango dituzte aurkari. Ikusi argazki galeria Zarauzko Hitzaren webgunean

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide