Aurten ere surf egokituko Espainiako Txapelketa irabazi du Aitor Frantzesena 'Gallo'-k

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 2a

Aitor Frantzesena 'Gallo'. Espainiako Surf Txapelketa jokatu dute ekainaren 25etik uztailaren 1era bitartean, Valdoviñako (Coruña, Galizia) A Frouxeira hondartzan, eta surf egokituan, itsuen kategorian, Aitor Frantzesena Gallo nagusitu da. Aurtengoa ez da izan zarauztarra kategoria horretan nagusitzen den lehenengo aldia; izan ere, 2016an estreinakoz jokatu eta irabazi zuen txapelketa. Txapelketako gainontzeko kategorietan ere zenbait zarauztarrek parte hartu dute. Emakumezkoen kategorian, Garazi Sanchez izan zen garaile, eta Nadia Erostarbek laugarren postua eskuratu zuen. Mikele Beatok, berriz, finalerdietara iristea lortu zuen. Gizonezkoen Open kategorian, aldiz, Andy Criererentzat izan zen garaipena. Ruben Vitoriak eta Iker Amatriainek finala jokatu zuten, eta hirugarren eta laugarren postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren. Adur Amatriain finalaren ateetan gelditu zen, finalerdietan kanporatu baitzuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide