Yuri Berchiche fitxatu du Athleticek

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 2a

Futbolari zarauztarrak 2022ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde zuri-gorriarekin.

Yuri Berchiche jokalaria (Aritz Mutiozabal). Athleticekin kontratua sinatu berri du Yuri Berchichek. Orain arte Paris Saint-Germain taldean aritu da futbolari zarauztarra, eta gaur baieztatu du talde zuri-gorriak 2022ko ekainaren 30a arterako kontratua sinatu dutela, ehun milioiko etete klausularekin. Aurkezpena uztailaren 6an, ostiralean, izango da, 12:30ean, San Mames futbol zelaiko Jose Iragorri prentsa aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide