Goiko lerroan: Olatz Azkue, Amancay Gaztañaga, Ainhoa Alberdi, Beñat Aristi eta Maddi Argibe. Beheko lerroan: Leire Ruiz, Nekane Iribar eta Patxi Santamaria. (Onintza Lete Arrieta)
Uztailaren 4tik 8ra ospatuko dute aurtengoan Kalerki. Bost egunez, antzerkiz, dantzaz eta musikaz beteko dituzte Zarauzko kaleak. Aurten jaialdiak 25 urte beteko ditu, eta hori dela eta, antzerki berezi bat prestatu dute. Amancay Gaztañagaren zuzendaritzapean, sei antzezle zarauztarrek dihardute A Lurpean lana ontzen. Duela 25 urte Alproja antzerki taldeko hainbat kidek sortu zuten Kalerki, eta duela bost urte, udalak bere gain hartu zuen ekitaldi honen antolakuntza. Nekane Iribar zinegotziak azaldu duenez, "hasierako ilusio berberarekin" jarraitzen dute, ekimen hau aurrera atera ahal izateko.
Uztailak 4, asteazkena:
- Oxido antzezlana; 19:00etan (euskaraz) eta 20:30ean (gazteleraz), Villa Mundan
Uztailak 5, osteguna:
- Etsiak antzezlana; 19:00etan, Lege Zaharren Enparantzan
- Baldin bada akrobazia eta musika saioa; 20:00etan, Frontoi Txikin
- Revolucion eta Mulïer dantza garaikidea; 20:00etan, Munoa plazan
Uztailak 6, ostirala:
- Transhumancia antzezlan ibiltaria; 19:00etan, Villa Mundan
- Babo royal clown saioa; 20:00etan, Frontoi Txikin
- Kale gorrian antzezlana; 21:00etan, Musika Plazan
- Topa, Kukai dantza taldearen emanaldia; 22:00etan, Munoa plazan
- El mundo por montera musika emanaldia; 23:30ean, Frontoi Txikin
Uztailak 7, larunbata:
- Zezenekin entzierroa; 19:00etan, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta
- Chef Nature antzezlana; 19:30ean, Munoa plazan
- Erraia alanbre gaineko dantza; 20:30ean Frontoi Txikin
- Music on Cycles musika emanaldia; 21:00etan eta 23:30ean, Villa Mundatik abiatuta
- Entre Cuatro tiempos dantza emanaldia; 22:00etan, Photomuseumen
- A Lurpean antzezlana; 23:00etan, La Rosaleda parkean
Uztailak 8, igandea:
- A Lurpean antzezlana; 23:00etan, La Rosaleda parkean