Bideoa: Zetazeo bat agertu da Zarauzko hondartzan

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 27a

https://www.youtube.com/watch?v=1ulwMgs65C0 16:00ak aldera jaso dute abisua sorosleek. Zetazeoa hondarretan trabatua gelditu da, Gurutze Gorriaren parean. Hasieran izurde bat zela uste zuten arren, tamainagatik (5 metro inguru) balea txiki bat izan zitekeela pentsatu dute. Sorosleak zein bainulariak uretara sartu, eta 15 lagun ingururen artean lortu dute ugaztuna berriro ere itsasoratzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide