Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://www.youtube.com/watch?v=8zeh_MaqAkA&feature=youtu.be
Zelai Ondoko Jai batzordea arduratu zen beste urte batez San Joan sua pizteaz, Mitxelena kaleko zabalgunean. Ohi bezala, herriko hainbat taldek hartu zuten parte ekitaldian: Jalgi Dantza Taldeak, Montetxio koruak, Alprojako kideek eta Goizeko Ihintza txistulari taldeak. Gau magikoa izanik, herritar ugari bertaratu zen suaren berotasunera.