Kiroldegia bete zuen Zarauzko musika eskolaren ikasturte amaierako ekitaldiak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko ekainaren 23a

Urtero bezala, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasleek eta irakasleek ikasturte amaierako emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldean, Aritzbatalde kiroldegian. Hamasei bat abesti interpretatu zituzten, musika instrumentu eta ahots ezberdinetako taldeetan banatuta, eta ekitaldia biribiltzeko, guztiek elkarrekin hiru abesti eskaini zituzten. Kiroldegiko harmailak erabat bete ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide