Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herritar ugari bildu da Anibarko Portuko festetan, goiz eta eguerdi partean. Eguzki ederra lagun, han izan direnek hainbat ekimenez gozatzeko aukera izan dute: apar festa, futbol txapelketa, jubilatuen hamaiketakoa, tortilla txapelketa, sardina jana... Bazkalostetik aurrera ere izango da zer gozatua: besteak beste, haur jolasak, puzgarriak, txokolate jana eta erromreriarekin. Gauean San Joan sua piztuko dute.