IRUDIETAN: Aldarria eta kirola Zarautzen, presoen aldeko pala txapelketan

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko ekainaren 23a

Ekaitz 0 km dinamikaren barruan, pala txapelketa mistoa jokatu dute gaur goizean. Guztira, 28 bikote aritu dira nor baino nor herriko hainbat frontoietan, eta fase finala Frontoi Txiki jokatu dute, 12:00etatik aurrera. Herritar dezente bertaratu da azken txanpako partidak ikustera; mokadutxoen eta edarien postu bat ere jarri dute, gainera. Zarauzko Sarek antolatu du txapelketa, eta, bide batez, dei egin du Orain presoak lelopean urriaren 20an Bilbon egingo duten manifestaziora joateko.
[flickr_set id="72157692497932550"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide