Bihartik hasita, Zarauzko hiribusaren ordutegia aldatu egingo dute eta udako ordutegia jarriko dute indarrean. Hori horrela, udaleko Mugikortasun Sailak bi ohar nagusi eman ditu jakitera:
- Alde batetik, iaz martxan jarritako 3. linearen inguruan jasotako herritarren eskaerak eta linearen erabilpenak kontuan hartuta, zenbait geltokitan maiztasuna aregotuko dute.
- Bestetik, 1. eta 2. lineatan zerbitzuaren puntualtasuna eta kalitatea bermatzeko, goizeko eta arratsaldeko erabilpen txikieneko guneetan autobusak geldialdi bakarra egingo du.