Gipuzkoako EAJren hautagaiak, Andoni Ortuzar, Joseba Egibar eta beste kargu batzuk, gaur, Donostian, Kursaalean.
Donostian herrialdeko batzarra egin du gaur goizean EAJk, eta Gipuzkoako 25 alkategai aurkeztu ditu. Bertan izan dira, besteak beste, Eneko Goia Donostiako alkategaia, Nekane Arrizabalaga Aiako alkategaia eta Xabier Txurruka Zarauzko EAJren alkategaia. Hautagaiei herritarrekiko "gertu" egoten jarraitzeko eskatu die Joseba Egibar GBBeko presidenteak.