XXXI. Kultur Astea antolatu dute Zarauzko Extremadura Etxekoek

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko ekainaren 5a

Ekainaren 10a eta 15a bitartean ospatuko du kultur astea Francisco de Zurbaran Extremadura Etxeak. Bertan, haur tailerrez, gastronomiaz, hitzaldiez eta mus txapelketaz gozatzeko aukera izango da, besteak beste.

Igandean emango diote hasiera Francisco de Zurbaran Elkartekoek XXXI. Kultur Asteari, irekiera ekitaldiarekin. Segidan, Extremadurako produktuak dastatzeko aukera izango da. Ekintza guztiak Francisco de Zurbaran Elkartean bertan izango dira (Zigordia, 48).

Egitaraua:

  • Igandea, ekainak 10, 13:00etan: Irekiera ekitaldia eta Extremadurako jakien dastaketa.
  • Ekainak 11, astelehena, 17:30ean: Haur tailerrak eta txokolate jana.
  • Ekainak 12, asteartea, 19:00etan: Gizartea, justizia eta independentzia judiziala hitzaldia, Garbiñe Biurrunen eskutik.
  • Ekainak 13, asteazkena, 19:00etan: Garagardo artisauen dastaketa.
  • Ekainak 14, osteguna, 18:00:etan: Bingoa adinekoentzat eta txokolate jana, doako sarrerarekin.
  • Ekainak 15, ostirala, 22:00etan: Mus txapelketa (20 euro bikoteko).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide