Amaia Cilveti 'Adineko Pertsonak' programaren arduraduna, Xabier Txurruka alkatea eta Miren Letamendia Hirugarren Adineko zinegotzia. (Zarauzko Udala)
'Adineko Pertsonak' programa indartzeko hitzarmena sinatu dute La Caixa Banku Fundazioak eta Zarauzko Udalak. 2012an abian jarri zen bi instituzioen arteko elkarlana, eta urte hauetan zehar, hainbat jarduera eta tailer antolatu dituzte zahartzaro aktiboa sustatzeko.
Miren Letamendia Hirugarren Adineko zinegotziak aurtengo hitzarmenaren berrikuntzak azpimarratu ditu. "Informatikaren inguruko gaiez gain, osasuna eta ongizatea sustatzeko jarduerak indartu nahi ditugu adineko pertsonen artean". Orain arte jarduera hauek Udaberri Jubilatuen Elkartean elkartzen ziren, eta aurten, IƱurritzako Jubilatu Elkartean ere egitasmo ezberdinak antolatuko dira. "Antolatuko diren jarduera guztiak Adinekoen Mahaiko proposamenetatik abiatuko dira".
Zahartze aktiborako programa hauek ildo ezberdinak lantzea dute helburu. Osasunaren eta ongizatearen sustapena, garapen pertsonala eta bizi-zikloa, informatika eta komunikazioa, eta, azkenik, boluntariotza, partehartze soziala eta formazio proiektuak. Aipatu ildoak hainbat tailerren bidez landuko dituzte.