Orio Arraunketa Elkarteak antolatuta, VI. Garagardo Azoka ospatzen ari dira Orion. Atzo arratsaldean, irekiera ekitaldian, Mirotza Sariak eman zituzte, eta aurten bi txirrindulariri egin diete aitortza: Haimar Zubeldiari eta Leire Olaberriari. Arraun elkarteko presidente Ibon Huegunen eskutik jaso zituzten biek oroigarria. Azokak igandera arte iraungo du, eta, bien bitartean, garagardo ezberdinak eta jakiak dastatzeko parada izango da herriko plazan.
Argazkiak: Joxemari Olasagasti eta Karkara.eus