Sanpelaioetako egitaraua osatu du Danda Gazte Asanbladak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko ekainaren 1a

Ekainaren 25ean, 26an eta 27an era guztietako ekitaldiak egingo dituzte San Pelaio jaiak ospatzeko. Txosnak Munoan egongo dira aurten ere.

Danda Gazte Asanbladak egitarau oparoa prestatu du sanpelaioak ospatzeko. Hori bai, kaleratu duen kartelean argi utzi du batzordeak ez dela onartuko eraso sexistarik, arrazistarik eta lgtbqfobikorik. Hauek dira ekitaldiak, egunez egun:  EKAINAK 25, ASTELEHENA -11:00. Herri jolasak Iñurritzan -13:30. Herri bazkaria Iñurritzan -17:00. Kalejira, Iñurritzatik abiatuta -19:00. Txosnak irekiko dituzte, Munoan -00:30. Kontzertuak txosnetan: Rodeo, Rukula eta Ara   EKAINAK 26, ASTEARTEA -12:30. Arroza gauzekin -17:00. Baltsa karrera -19:00. Eonian elektro -23:00. Kontzertuak: La Basu, Liher eta Dj Txankleta   EKAINAK 27, ASTEAZKENA -13:30. Herri bazkaria, presoen alde -Ondoren. Andoni gitarrista -22:00. Kontzertuak: Zaparra, Sonora Kilombo eta Eromeria *Ekitaldi horiez gain, afari beganoak eskainiko dituzte txosnetan, Arraio Irratiaren eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide