Aurtengo taldea aurkeztuko du igandean Zarauzko Arraun Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 31

KAE1 mailan ariko dira zarauztarrak aurten ere Enbata ontziarekin, eta arraunlari taldea aurkeztuko dute igande eguerdian, Musika plazan.

Zarauztarrak, lehian iazko denboraldian Igandean 12:00etan aurkeztuko du Zarauzko Arraun Elkarteak denboraldi honetako taldea. Musika plazan bilduko dira arraunlariak eta taldeko arduradunak, Enbata traineruko kideak herritarrei aurkezteko. KAE1 mailan lehiatuko dira zarauztarrak, iaz bezala. Orduan zazpigarren postuan amaitu zuten, Gari Uranga entrenatzailearen agindupean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide