Urrezko eta brontzezko dominak lortu ditu Malen Urkirik Espainiako Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 28a

Malen Urkiri hirugarren izan da Espainiako Txapelketan (Utzitakoa). Espainiako Txapelketa jokatu da asteburuan Leganesen (Madril, Espainia), eta Ostadar taldeko Malen Urkiri gazteak bi domina lortu ditu aulki gaineko slalomean. Bata urrezkoa Osatadarreko bere taldekideekin batera, taldekako atalean, eta bestea, brontzezkoa, banakakoan. Honakoa ez da urte honetan bereganatzen duen lehen lorpena. Martxoaren bukaeran, esaterako, Euskal Herriko txapeldun izan zen Oiartzunen modalitate berean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide