Nadia Erostarbe, Ainara Aymat eta Ruben Vitoria; Superliga Siroko txapelketako podiumean

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko mai. 27a, 18:59

Asteburu honetan jokatu da Zarautzen Superliga Siroko surf txapelketako bigarren proba. Berrian (Kantabria) lortu bezala, Garazi Sanchez algortarrarentzat eta Andy Criere hendaiarrarentzat izan da lehenengo postua. Bigarren sailkatu dira Nadia Erostarbe eta Ruben Vitoria zarauztarrak, eta laugarren postua eskuratu du Ainara Aymatek.

Argazkia: Superliga Siroko. Asteburu honetan jokatu da Zarautzen Superliga Siroko surf txapelketako bigarren proba. Berrian (Kantabria) lortu bezala, Garazi Sanchez algortarrarentzat eta Andy Criere hendaiarrarentzat izan da lehenengo postua. Nadia Erostarbek ez du Sanchezen puntuazioa gainditzea lortu, baina bigarren postuan sailkatu da zarauztarra. Horrez gain, olatu onenaren El Gaitero saria eskuratu du, olatu batean 8,67 puntuazioa lortzeagatik. Sariari esker, ekainean Razon (Galizia) ospatuko den hirugarren probarako gonbidapena izango du Erostarbek. Ainaya Aymatek, aldiz, laugarren postuan sailkatu da. Gizonezkoen kategorian, bigarren geratu da Ruben Vitoria. Argazkiak ikusteko, jo Zarauzko Hitza-ren atarira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide