Goizeko 11:00etan hasita, 4x4 futbito txapelketa jokatu zuten atzo Azken Portuko Sagasti plazan. 'Little Napoleon' taldeak irabazi zuen liga, eta 'Zurito 2.0' taldea izan zen kopako garaile. Herri bazkariko txartela doan izango dute bi taldetako partaideek.