Junior taldea, finala jokatu ondoren, Gaska kiroldegian. (ZAST)
Gaska kiroldegian, Donostian, jokatu zuten norgehiagoka Joannes Gonzalez de Txabarriren mutilek. Partida parekatua aurreikusten zen, eta halaxe suertatu zen. Atsedenaldira 30-33koarekin iritsi ziren, zarauztarrak aurretik zirela.
Fisikoki zuten aldea baliatuz, pixkanaka partida beren aldera eraman zuten eta bukaeran gozatzeko aukera izan zuten, jokalari guztiek minutuak izan baitzituzten, baita finalera laguntzera joandako kadeteek ere. Bukaeran 52-58 zarauztarrak garaile izan ziren.