Zarauzko eskubaloiko kadeteek Espainiako sektore finala jokatuko dute

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 22a

Aialako kadeteak asteburuko sektorean. (Luis Epelde) Txapeldun izan dira zarauztarrak asteburuan etxean jokatutako Espainiako txapelketako C sektorean. Leganes, Lagunak eta Levanteren aurka lehiatu ostean, Aialako neskek lortu dute azken finalerako txartela. Maiatzaren 30etik ekainaren 3ra jokatuko dute Espainiako sektore finala, Eldan (Herrialde Katalanak).
Kadete mutilek ere asteburu honetan jokatu dute sektorea Asturiasko Nava herrian. Hirugarren postua eskuratu dute, beraz, ez dira azken sektorerako sailkatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide