Manolo Urbietak Xake Festarako eginiko abestia entzungai

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 22a

Kontxi Aizarna oroigarriarekin (Onintza Lete Arrieta) Xake Festako antolatzaileek egitasmorako abestia egin zezan eskatu zioten Manolo Urbieta zenari. Musikagile zarauztarrak hil aurretik egin zuen azken abestia izan zen, eta horregatik larunbateko jardunaldian gogoan izan zuten. Kontxi Aizarna alargunak jaso zuen oroigarria. Aizarnak ez ezik, abestiaren osaketan hartu dute parte Ane Sarasuak, Antxon Sarasuak, Ander Zulaikak eta Victor Sanchezek. Zarauzko hitzan duzue Urbietaren abestia entzungai. Kontxi Aizarnari oroigarria eman diote Xake Festan

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide