Realeko emakumezkoen sorrerako taldekoak, Anoetako palkoan

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 14a

2004an sortu zuen Realak emakumezkoen taldea, eta tartean ziren eskualdeko hainbat jokalari. Atzo Reala eta Athleticen arteko derbia ikusten izan ziren.

Atzo, igandea, emakumezkoen futbol festa ospatu zuten Donostiako Anoeta futbol zelaian. 21.000 ikusleren aurrean jokatu zuten derbia Realak eta Athleticek. Palkoan, berriz, Realaren sorrerako taldean ibilitako futbolari ohiak egon ziren, Realak gonbitatuta. 2004ko talde hartan eskualdeko hainbat jokalari ibili zen: Oihana Galdona, Maite Lizaso eta Laura Gomez zarauztarrak eta Ainhoa Mateos oriotarra (Zarauzko futbol taldean ibiliak, laurak); Estitxu Iturralde, Naroa Epelde eta Nahikari Etxaniz azkoitiarrak; eta Olatz Yeregi azpeitiarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide