Amenabar Zarautzek beste urtebetez Ohorezko Zilar Mailan jokatuko du

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko maiatzaren 13a

Zarauzko zaletuak Amenabar animatzen (Olga Azcue). Partida inportantea irabazi zuen atzo Amenabar Zarautzek Torrelavegan, bertako taldearen aurka. Norgehiagorakaren garrantzia ikusita, zaletuz betetako hiru autobus irten ziren herritik taldea animatzeko asmoz. Amenabarrek ez zuen hutsik egin, eta larri bada ere, 21-22 irabazi zuen. Garaipenez gain, Villa de Aranda taldeak bere partida galdu zuen, eta ondorioz zarauztarrek Ohorezko Zilar Mailan jarraituko dute. Itzuleran, zaletuek harrera beroa egin zioten kiroldegi aurreko biribilgune parean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide