Eskolarteko III. Xake Festa egingo dute Zarautzen maiatzaren 19an

Onintza Lete Arrieta 2018ko maiatzaren 11

Zortzi eta hamasei urte arteko edozein gaztetxok har dezake parte xake txapelketan. Horretarako, ordea, derrigorrezkoa izango da izena ematea (doan). Xake partidez gain, tailerrak eta jolasak antolatu dituzte.

Eskolarteko II. Xake Festaren irudi bat (Aritz Mutiozabal) Orokieta Herri Eskolak eta Zarautz Kirol Elkarteko Xake Sailak antolatu dute Eskolarteko III. Xake Festa. Maiatzaren 19an, larunbatez, ospatuko dute jaia. Zortzi eta hamasei urte arteko gaztetxoek jokatu ahalko dituzte partidak, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, edonork har dezake parte. Hori bai, derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea, doan. Jokoaren ezaugarriei dagokienez, sistema suitzarra erabiliko dute, 7 txandatan. Jokalari bakoitzak 15 minutu izango ditu. Xake txapelketaz gain, egun osoan zehar tailerrak eta jolasak egongo direla azaldu dute. Egitaraua: 10:00: Izen-ematearen baieztapena. 10:30: Txapelketaren hasiera. 13:30: Goizeko txanden amaiera. Parte hartzaileei bazkaria emango zaie. 16:00: Azken hiru txanden hasiera. 18:00: Sari banaketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide