Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi bertsolariak batetik, eta Felix Zubia, Ainara Sangroniz eta Josu Lopez Gazpio zientzialariak bestetik. Jakinduriek Mundua Erreko Dau saioan bat egingo dute denek, Anjel Alkainek aurkeztutako saioan. Doan izango da sarrera. Hitzordua datorren asteartean da, maiatzaren 15ean, Zarauzko Antoniano aretoan, 19:30ean.
Felix Zubia zarauztarra medikua eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko irakaslea da; Ainara Sangroniz EHUko Polymat Institutuko ikertzailea da; eta Josu Lopez Gazpio Kimikan doktorea eta UEUko Kimika Saileko koordinatzailea da.
Hurrengo egunetan Bergaran eta Ordizian egingo dituzte beste saio bana. Bergarakoan Andoni Egaña bertsolari zarauztarrak hartuko du parte, eta baita Gorka Azkune azpeitiarrak ere. Azken hau Deustuko Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea da.
Antolatzaieek azaldu dutenez, Bertsozientzia bezala ezagutzen den ekimenak itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi diziplina elkartu nahi ditu. Bizkaian hiru urtez antolatu eta gero, aurreneko aldiz egingo da Gipuzkoan. Jakinduriek Mundue Erreko Dau izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek eszenatoki berean, hain desberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko.
https://youtu.be/vyXgq-0ogLU