[IRUDIETAN] 23 altxaldirekin, Izeta IV.a garaile Zarauzko Bi Harriak Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 2a

Mikel Lopetegi 'Urra' eta Beñat Peñagarikano 'Peña' altxaldi bakarrera gelditu ziren atzo Aritzbatalde pilotalekuan. Urrak lortu zuen bigarren postua, pisuz arinagoa izateagatik.

Zarauzko Bi Harriak Txapelketa jokatu zuten atzo Aritzbatalde pilotalekuan hirugarren urtez. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.ak irabazi zuen lehia 23 altxaldirekin, eta altxaldi bakarrera gelditu ziren Urra eta Peña. Ez zuten lortu 25 altxaldiko marka hausterik. Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.ak dauka errekorra. [flickr_set id="72157668513666298"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide