Kebidek eta Ulacia txapeldun Zarauzko Hondartzako 74. Futbol Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 29a

Kopako txapeldun Balearri Elkano arraindegia eta Arrano izan dira, seniorren mailan.

Euskaldunako eta Ulaciako bi jokalari lehian. (Amaia Urbieta Arruti) Gaur goizean jokatu dira Paco Urkia Hondartzako 74. Futbol Txapelketako finalak. Eguraldia lagun, giro ederrean ospatu dute jardunaldia jokalariek eta partidak ikustera bertaratu direnek.
Helduen final nagusian Ulacia eta Kebidek taldeak izan dira nagusi gaurko finalean. Ulaciak 2-3 irabazi dio Euskaldunari, eta Kebidekek, berriz, penaltietan lortu du garaipena, finala galdu gabe urte asko zeramatzan Kupelaren aurka. Kopari dagokionez, Arranok 5-1eko markagailuarekin gainditu du Kutixi taldea, eta, Balearri Elkano arraindegia taldeak, Lukasi 7-2 irabazi dio.
Helduen finalez gain, alebin mailakoek ere erabaki dituzte beraien ligako txapeldunak. 6. mailako alebin mutiletan, Aupa gu ta gutarrakek Zaralardi garaitu du, 4-0ekoarekin. Nesketan, La Salle AN taldeak 3-2 irabazi dio Snoopiaki, eta gaurko txikienei dagokienean (5. mailako alebinak), Orioko eta Lastresak izan dira txapeldunak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide