Irudietan: Ibai Makazagak eta Maite Etxezarretak irabazi dute Pagoeta Mendi Lasterketa

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 29a

Bikote mistoen proban, Lide eta Imanol Urrestarazu ordiziarrak iritsi dira lehenengo helmugara Zarauzko proban.

Lasterketaren une bat (Amaia Urbieta Arruti) Aurtengoan nabarmen hazi da Pagoeta Mendi Lasterketako parte hartzaile kopurua. 235 korrikalarik hartu dute parte ibilbide nagusian, eta proba mistoa, berriz, 87 bikotek egin dute. Guztira, 409 lagun aritu dira lehian, beraz. Ibai Makazaga izan da ibilbide nagusiko parte hartzaileetan lehena helmuga zeharkatzen, 01:37:34ko denborarekin. Haren atzetik Aitor Manterola zarauztarra eta Mikel Zubiria aretxabaletarra heldu dira, hurrenez hurren. Emakumezkoetan, Maite Etxezarreta azpeitiarra izan da lehena, 01:50:49ko denborarekin. Etxezarretak, marka berria ezarri du denbora horrekin, orain arteko emakumerik azkarrena izan baita. Segidan, Eukeni Solagaistua abadiñoarra eta Uxoa Irigoien getariarra heldu dira, 01:53:31ko eta 01:57:27ko denborekin. Aipagarria da, aurtengoan, emakumezkoen kategoriako lehen hirurek lortu dutela bi ordutik jaistea denbora. Aurreko urteko harrera ona ikusita, aurtengoan ere bikote mistoen proban parte hartzeko aukera izan da. Proba honetan, Lide eta Imanol Urrestarazu ordiziarrak izan dira helmuga zeharkatzen lehenak, 00:41:08ko denborarekin, eta bigarrenak, berriz, Iratxe eta Agosti Aranburu zarauztarrak, hamasei segundo beranduago. Ikusi argazki bilduma hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide