Poesia liburu berria aurkeztuko du Imanol Portilla Ezkerrak Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko api. 25a, 13:54

Zarauzko Sanz Enea kultur etxean izango da ekitaldia ostiral honetan (apirilak 27), 19:00etatik aurrera. 'Si llegas será después. Musicando el deseo' da idazlearen laugarren lana.

Imanol Portilla Ezkerra, liburu berriaren kartelarekin. Imanol Portilla Ezkerrak bere laugarren poema-liburu ilustratu ondu du, eta ostiral honetan Sanz Enea kultur etxean aurkeztuko du. Si llegas será después. Musicando el deseo izenburupean, emakumeei omenaldia egin nahi izan die idazleak bere lan berrian, "kendu zaizkien eta berez dagokien duintasuna itzultzea, gorestea". Soprtze prozesuan Hegoameriketako hainbat emakume idazle izan ditu inspirazio iturri, gainera: Gabriela Mistral, Alfonsina Storni eta Cristina Peri Rossi, esaterako. Aurkezpen ekitaldiak bere olerki berrienak errezitatzeaz gain, aipatu poetenak ere eskainaiko ditu. Horretarako, hainbat musikari eta abeslari izango ditu ondoran: Mario Pico , Imanol Amilibia ahotsa eta kitarra, Jule Larrañaga ahotsa eta korua, Nerea Lariz ahotsa eta pianoa, Odei Areta baxua, Lide Aizpurua ahotsa, koruak eta gitarra, eta Ruben Balanzategi ahotsa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide