Bideoklip berria kaleratu du Ganix Illarramendi zarauztar gitarristaren Twin Jackal taldeak

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 25a

Musikari zarauztarra Londresen bizi da, eta hango beste hiru lagunekin –Anthony Chapman, Tom Hayden eta Kevin Smithekin– iaz osatu zuen taldea. Bost abestiko LPa grabatu du taldeak, eta bideoklip hau aurkeztu duten hirugarren abestiarena da.

https://www.youtube.com/watch?v=Fuekk5LFzUg
Mantisa taldeko gitarrista ohi Ganix Illarramendi Twin Jackal izeneko proiektuan murgilduta dabil azken aldian. Musikari zarauztarra Londresen bizi da, eta hango beste hiru lagunekin –Anthony Chapman, Tom Hayden eta Kevin Smithekin– iaz osatu zuen taldea.
Uztailean Humility lehen abestia estreinatu zuten Clash Magazine aldizkariaren laguntzarekin, eta abenduan bigarrena; Cruel. Kanta hura Upset Magazine eta New Noise Magazine aldizkarien bitartez argitaratu zuten, eta kritika onak jaso zituen. Make me brave da laukotearen hirugarren kantua, eta Already Heard aldizkariak estreinatu zuen martxoaren 30ean; abestiaren bideoa Spill Magazine aldizkariak estreinatu berri du. Optimo Animo EPko abestiak dira hirurak, Twin Jackal taldearen lehen lanekoak. Diskoa Londresko Decimal Studiosen grabatu zuten Chris Coulter ekoizlearen laguntzarekin. EPak oraingoz aurkezpen datarik ez du, baina aurtengo udan kaleratzea espero dute taldeko kideek. Bost abestik osatuko dute, eta Erresuma Batuan hainbat aurkezpen kontzertu eskainiko dute. Horrez gain, uztailean estudiora itzuliko dira berriro ere, ekoizle berarekin, abesti berriak grabatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide