Luizi bat tarteko, itxita dago Getaria eta Zarautz arteko N-634 errepidea

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 25a

Goizaldean izan da luizia, eta errepidea bi noranzkoetan itxi du Segurtasun Sailak. Zumaiatik Zarautz aldera joateko Meagako errepidea erabili behar da.

Luizia izan da bart 03:30ak aldean, Getaria eta Zarautz arteko N-634 errepideko 21. kilometroan. Hori dela eta, Segurtasun Sailak errepidea itxi du bi noranzkoetan. Horrenbestez, Zumaiatik Zarautz aldera joateko Meagako errepidea erabili behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide