Zumba ikastaro berri bat eskainiko dute Aritzbatalde kiroldegian

Urola Kostako Hitza 2018ko api. 23a, 17:47

Arratsaldeko lehen orduko zumba talde berri bat eskainiko dute udari begira. Ostegun honetan, ate irekien jardunaldia izango da probatzera bertaratu nahi dutenentzat.

Maiatzaren 3an hasiko da arratsaldeko lehen orduko zumba ikastaro berria. Ostegunero elkartuko dira 15:00etan, eta apirilaren 26an, ostegun honetan, klasea probatzera hurbiltzeko aukera izango dute interesa dutenek. Sarrera doakoa izango da eta harreran izena eman beharko dute interesa dutenek. Zumba erritmo latino ezberdinen nahasketa eta ariketa aerobiko ezberdinez osatutako jarduera da. Informazio gehiagorako, 943 00 51 23 telefono zenbakira deitu edo kirola@zarautz.eus helbidera idatzi daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide