Aimar Irigoien txapeldun Gorostidi Harria Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2018ko api. 23a, 11:05

Zazpi harri-jasotzaile aritu ziren atzo, haietatik bost eskualdekoak, Adunako frontoian Iñaki Gorostidik jarritako harriak jasotzen. Denbora gutxienean, bost harri bina aldiz bizkarrera nork jaso, horixe zuten atzo erronka parte hartzaileek.

Zazpi harri-jasotzaile aritu ziren atzo, haietatik bost eskualdekoak, Adunako frontoian Iñaki Gorostidik jarritako harriak jasotzen. Aurten ere, Aimar Irigoienek egin du denborarik onena, eta errezildarrak txapela berrestea lortu du beste behin ere. Denbora gutxienean, bost harri desberdin bina aldiz bizkarrera nork jaso. Horixe zen atzoko erronka nagusia Adunan. Iñaki Gorostidi adunarrak bere harri-jasotzaile garaian erabili zituen harriekin egin behar izan zuten lan zazpi lagunek. Giro polita eta ikusmin handia izan ziren atzo arratsaldean Adunan, eta jende ugari animatu zen proba ikustera.
Hona hemen atzo Adunan izandako sailkapena:
  1. Aimar irigoien (Errezil) 1'48''
  2. Jokin Eizmendi (Zarautz) 3'00''
  3. Aimar Galarraga (Orio) 3'42''
  4. Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV.a' (Aia) 4'04''
  5. Xabier Aranburu 'Guzta' (Urrestilla) 4'14''
  6. Iban Ugartemendia (Hernialde) 4'17'
  7. Xabier Peña (Tolosa) 4'36''
Hona hemen Gorostidi Harria Txapelketako hainbat irudi. (Argazkiak: Ibon Errazu) [flickr_set id="72157668122672358"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide