Aner Peritz Manterola kantuan (Usua Manterola)
Oso gustura agertu da Aner Peritz Manterola bertsolari zarauztarra Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan lortutako bigarren postuarekin, eta, ondorioz, eskuratu duen Euskal Herrikorako sailkapenarekin.
Lortutako emaitzarekin pozik zaude, baina txapelketa irabazteko aukerarik ikusi al zenuen saioan zehar?
Irabazteko aukerarik ez nuke esango, batez ere, lau oinetan ez nintzelako gustura hasi. Gero, zortziko txikian hobeto aritu nintzen, zortziko handian ongi... Baina txapela janzteko aukerarik ez nuen ikusi. Hala ere, hor egoteko, lehen bi postuetan egoteko esperantza banuen barruan, eta agian pixka bat sinetsi ere egin nuen.
Saioko zein ariketetan sentitu zinen erosoen?
Zortziko handian dudarik gabe. Gaia ere oso ona fortunatu zitzaidan, esangarria erabat. Alde horretatik, oso gustura aritu nintzen, eroso eta esateko askorekin.
Euskal Herrikorako sailkatu zara. Zer espero duzu? Zeintzuk dira zure helburuak?
Espero dut saio on bat egitea, eta orain bezala, gustura geratzea. Helbururik ez dut, helbururik ez baitut jarri nahi. Saio on bat egin nahi dut, baina batez ere nire buruarekin gustura geratu nahiko nuke, ongi ala gaizki egin.