ARGAZKI BILDUMA: Aner Peritz bigarren izan da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketan

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko api. 21a, 09:11

Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketako finalistak. (Gipuzkoako Bertsozale Elkartea) Lasturren antolatutako Gipuzkoako bertso eskoletako gazteen egonaldiaren barruan jokatu zuten atzo Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala. Oihana Arana nagusitu zen bertan; eskoriatzarrak iaz lortutako txapela berretsi zuen. Aner Peritz Manterola zarauztarra sailkatu zen bigarren postuan. Gisa horretan, lehen bi sailkatuek ekainaren 9an saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalerako txartela erdietsi dute. Peritzekin batera, Urola Kostako beste hiru lagun aritu zen kantuan finalean: Imanol Albizu eta Oihana Labiano azpeitiarrak eta Uxue Alkorta zarauztarrak. Zortzikoa ondorengo bertsolariek osatu zuten: Oihana Arana txapeldunak, Haizea Aranak, Maddi Aiestaranek eta Aitor Tatiegik. Argazkiak: Usua Martinez

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide