Hainbat literatur ekitaldi egingo dituzte Zarauzko Udal Liburutegian

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 19a

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango dela eta, datorren astean zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte Sanz Enean.

Leire Ruiz Arrutik ilustratutako poltsa. (Zarauzko Udala) Datorren asterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte udal liburutegian, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta. Apirilak 23: 19:00etan, Lizardi Sariaren banaketa ekitaldia. Apirilak 25: 17:30ean, Apaxiren ipuin kontaketa. Apirilak 26: 18:30ean, Danele Sarriugartek gidatutako literatur solasaldia, Hobe kontatzen ez badidazu lanaz. Horrez gain, Leire Ruiz Arruti zarauztarrak ilustratutako poltsa bereziak banatuko dituzte liburutegira hurbiltzen diren irakurleen artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide