Erasmus + programan hartu du parte Orokietak.
Udalak harrera egingo die astelehenean Erasmus + programan parte hartzen duten ikasle eta irakasleei, 10:00etan, udalbatzar aretoan. Eramus + programaren barruan, Orokieta Herri Eskolaren proiektua (YES) izan zen Gipuzkoa osoan Lehen Hezkuntzan aukeratutako bakarra. Orokietako ikasleak Turkia, Polonia, Portugal eta Italiako ikaskideekin batera lanean aritu dira. Hain zuzen ere, Orokietako bi ikasle Polonian izan ziren eta, orain, Turkia, Polonia, Portugal eta Italiako ikasle-irakasleak etorriko dira herrira.
Xabier Txurruka alkateak ongietorria emango die asteleheneko ekitaldian. Bertan izango dira, era berean, Nekane Iribar Hezkuntza zinegotzia, Eusko Jaurlaritzako Rosa Aliaga ikuskaria eta Xabier Ostolaza Donostiako Unibertsitateko Ingeniaritza departamentuko kidea.