Zarautzeko dozenaka lagun irten da kalera gaur.(Zarautzeko EH Bildu)
Pentsio publiko duinak aldarrikatzeko, Zarautzeko jubilatuek eta pentsiodunek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian. Beste aste batez, Espainiako Gobernuak aurtengorako onartu duen pentsioen %0,25eko igoera, pentsioek azken urteetan jasandako erreformak eta horien ondorioak salatu nahi izan dituzte Zarautzeko jubilatuek. Azpeitian nahiz Akoitian ere kalera irten dira gaur eguerdian, eta elkarretaratzeak egin dituzte herrietako plazan.