Udaberriko Lore eta Landareen III. Azoka ospatzen ari dira Zigordia kalean. Goizeko 10:00etatik bertan egon dira eguraldi euritsuari aurre eginez, eta 14:30a arte ez dituzte postuak itxiko. Bertako eta kanpoko saltzaileak lore eta landare aukera zabala eskaintzen ari dira, eta horiez gain, bestelako artisau produktuak ere badaude salgai.
Argazki galeria ikusteko, egin klik
hemen.