Irudietan: Emakumezkoen I. Txapelketa

Onintza Lete Arrieta 2018ko martxoaren 30a

ZKE Zarauzko Futbol Elkarteko Iñaki Anso nesken koordinatzaileak azaldu du "txapelketa erraza" antolatu nahi izan dutela aurreneko urtea izanik, eta laguntza asko jaso dutela dena martxan jartzeko. Datozen urteetan jarraitzeko asmo irmoa ere erakutsi du. Gaur 15:30ean hasi da infantilen txapelketa, futbol 8koa. Zarautz A eta B etxeko taldeekin lehian ari dira Urki, Mariño, Hernani, Euskalduna eta Goierri Gorri. Horiez gain, baita eskualdeko beste talde bat ere: Anaitasuna Azkoitiko taldea, hain zuzen ere. Hemen ikus daiteke argazki bilduma. Astin ari dira jokatzen neskak. Goizean, hantxe aritu dira alebin mutilak, XIV. Jose Angel Iribar Txapelketa jokatzen. Athleticek irabazi du hura. Hemen ikus daiteke argazki bilduma.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide