Zabaldu ditu ateak aurtengo Garagardo Azokak, eta berehala bete dira mahaiak. Gaztetxoak izan dira bertaratzen aurrenak, eta 20:00etatik aurrera adin guztietako garagardozaleak bildu dira. Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a omendu du aurten Zarautz Rugby Elkarteak. Apirilaren 2ra arte, hainbat egunez eta ekitaldiz gozatzeko aukera dute herritarrek.
Ikusi lehen eguneko argazki bilduma zarauzkohitza.eus atarian.