Gaur 19:00etan irekiko ditu ateak Zarauzko Garagardo Azokak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko martxoaren 28a

Apirilaren 2ra arte, Munoako karpan giro ona izango da nagusi. Garagardo Azoka ateak irekitzear da, eta 19:00etatik aurrera garagardoaz eta janaz gozatzeko aukera egongo da. Autobus zerbitzua handitu dute egunotarako, eta egitarau polita ere osatu du Zarautz Rugby Taldeak. Aurten 'Izeta II.'-a omenduko dute (gaur 20:00etan).

Aurten ere, Zarautz Rugby Taldeak Aste Santurako garagardo azoka antolatu du. Martxoaren 28tik apirilaren 2ra izango da, eta lehen egunean, 20:00etan, inaugurazio ekitaldia egingo dute, Jose Ramon Iruretagoena Izeta II.a omenduz. "Harriaren munduan Zarautzen eta Euskal Herrian eginiko lanarengatik" jasoko du aitortza. Izetak iaz hartu zuen erretiroa, errekor bate eginez. Horrez gain, urtero bezala, musika emanaldiak izango dira gauetan, eta mus txapelketa azkarra jokatuko dute hilaren 30ean. Gainera, aurten ere autobus zerbitzua handituko dute, inguruko herrietatik lasai bertaratzeko garraio publikoa erabilita. Datozen egunetarako egitaraua hemen dago ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide