Urteroko lanari jarraituz, Photomuseumek Argazki Bilera antolatu du. Hala, aldi berean hainbat erakusketa izango dira ikusgai herriko gune jakinetan. Gaur bertan jarri dituzte ikusgai erakusketak Photomuseumen, Sanz Enean eta Torre Luzean, eta bihar zabalduko dute Zazpi galeriakoa.
Askotariko generoak aukeratu dituzte, "helburu nagusi batekin: argazkigintzak eskaintzen dituen aukera zabalak ikusleei hurbiltzea", azaldu dute antolatzaileek. Erakusketetara bertaratzen direnek antropologia, erreportajea, argazkilaritza artistikoa eta natura argazkilaritza arloko lanak ikusiko dituzte.
Eskerrak ere eman nahi ditu Photomuseumek: "Ekimen honetan parte hartzeko urtero beraien erakustokiak uzten dituzten Zarauzko aretoei, biziki eskertu nahi diegu beren laguntza".