Itzulia Basque Countryko mailotak (Aritz Mutiozabal).
Euskal Txirrindulari Itzulia dela eta, apirilaren 1etik 3ra hainbat kale itxita egongo direla eta errepidean mozketak izango direla jakinarazi du udalak.
- Apirilaren 1ean, 16:00etatik 21:00etara, Nafarroa kalea itxita egongo da Seitximeneta eta Jaurtarkol kaleen artean. Lege Zaharraren enparantza eta Foruen kalea baimendutako ibilgailuentzat erreserbatuta egongo da sarrera, 09:00etatik 21:00etara.
- Apirilaren 2an ere Lege Zaharren enparantzara eta Foruen kalera baimendutako ibilgailuek besterik ez dute izango sarbidea, 09:00etatik 21:00etara. Nafarroa kalea ondoko ordu tarteetan itxi egingo da: 10:00etatik 12:45era, Seitximeneta eta Mollarri kaleen artean; 12:45etik 13:30era eta 15:10etatik 18:00etara Elizaurre eta Mollarri kaleen artean; eta, azkenik, 18:00etatik 20:30era, Seitximeneta eta Jaurtarkol kaleen artean. 13:30etik 15:10ak bitartean Nafarroa kalea irekita egongo da. Horrez gain, Zarautzera sartzeko autobideko sarbideak itxi egingo dira, 16:30etik 17.40era; Orioko eta Zumaiako sarbideak erabiltzea gomendatzen da.
- Apirilaren 3an, 10:30etik 13:30ak bitartean moztuko da Nafarroa kalea, Jaurtarkol eta Mollarri kaleen artean.