Elkarretaratzea egin dute Zarautzen Kataluniari elkartasuna adierazteko

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko martxoaren 24a

Kataluniarekin elkartasunez, Zarautzen (Aritz Mutiozabal). Kataluniako Parlamentuko eta gobernuko beste bost kide espetxeratu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak: Carme Forcadell, Raul Romeva, Jordi Turull, Josep Rull eta Dolors Bassa. Marta Rovira diputatuak, berriz, erbestera jo behar izan du. Gertakari horiek salatzeko eta Kataluniari elkartasuna adierazteko, Zarauzko hainbat herritar elkarretaratu da gaur eguerdian Lege Zaharren enpantzan. Argazki bilduma ikusteko: Zarauzko Hitza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide