Astelehenean argindarra kenduko dute Aiako eta Zarauzko auzo batzuetan

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 22a

Iberdrolak jakinarazi duenez, astelehenean konponketa lan batzuk egingo ditu hainbat herritan, "zerbitzua hobetzeko". Urola Kosta eskualdeari dagokionez, Aiako eta Zarauzko zenbait auzotan kenduko dute argindarra goiz partean. Aian, Elkano Diseminado 26, 29, 30 eta 33. zenbakietan kenduko dute, 09:30etik 11:00etara. Beste bi tokitan, 12:30etik 14:00etara egongo dira argirik gabe. Honako hauetan: Arratola Aldea 22-26 zenbakien artean, eta Santio Errekako 45. zenbakian. Zarautzen, berriz, Abendaño auzoko 212.zenbakian kenduko dute argia, 09:30etik 11:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide