Lampedusako Gurutzea Zarautzera iritsiko da gaur

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 21a

20:00etatik aurrera ikusgai izango da Andra Mariaren Zeruratzea parrokiako atarian. Bihar, berriz, Azpeitira iritsiko da. Herri horretan hiru geldialdi egingo ditu: 09:00etan Iraurgi Ikastetxera eramango dute gurutzea, 15:00etan Soreasuko Sebastian Donearen parrokiara eta 18:30ean Loiolako Santutegira iritsiko da. 2013an Italiako kostaldean desagertu ziren migratzaileek erabilitako txalupa zatiekin egindako gurutzea da Lampedusako Gurutzea deiturikoa.

Lampedusako gurutzea Zarautzera iritsiko da gaur. Hain zuzen ere, 2013an Italiako kostaldean desagertu ziren migratzaileek erabilitako txalupa zatiekin egindako gurutzeari harrera egingo diote Andra Mariaren Zeruratzea parrokiako atarian, 20:00etan hasita. Azpeitira, berriz, bihar iritsiko da, eta herriko hiru tokitan egingo du geldialdia. 09:00etan Iraurgi Ikastetxera eramango dute gurutzea, 15:00etan Soreasuko Sebastian Donearen parrokiara eta 18:30ean Loiolako Santutegira iritsiko da. Iristen denean hasita, Santutegiaren atzeko zelaietan barrena ibilbidea egingo dute gurutzeari harrera egiten dioten herritarrek. Gurutzea Francesco Tuccio artistak egin zuen hondoratze hartan hil ziren 300 lagunen oroimenez, eta migratzaileek bizi duten egoera gordinaren isla bilakatu da obra. Hainbat lekutan izan da ikusgai, hala nola Londreseko British Museumen, eta harrezkero Euskal Herriko hainbat txokotatik igaro da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide