Kubati, aske utzi duten momentuan. (Sortu)
Irailean Belen Gonzalezen agur ekitaldian "terrorismoa goratzea" leporatuta, Kalera Kalera dinamikako bozeramaile eta Zarauzko bizilagun Antton Lopez
Kubati atxilotu du Guardia Zibilak gaur goizean. Era berean, dinamikako bozeramaile Oihana Garmendia, Nafarroako Sortuko arduradun Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitia ere atxilotu dituzte.
Atxilotu ondoren, Donostiako Intxaurrondoko kuartelera eraman dituzte, eta han deklarazioa hartu diete Guardia Zibilak. Lau atxilotuak kaleratu dituzte. Kubati, 16:00etan utzi dute aske.
Gaurko, martxoaren 20rako, atxiloketak gaitzesteko manifestazioa deitu dute, 19:30ean, Zarauzko Musika Plazan. Zumaian elkarretaratzea egingo dute, 20:00etan, Magnolioan.