Irudietan: Sarez eginiko poltsak egiten ari dira Zarauzko Merkatu Plazan

Aritz Mutiozabal 2018ko martxoaren 19a

Zarautz poltsarik gabeko herria izateko kanpainaren barruan, Ondarroako bi saregile arrantza sarez eginiko poltsak egiten ari dira gaur goizean Merkatu Plazako lehen solairuan. Guztira, halako 1.500 poltsa egingo dituzte, eta udaleko Agenda 21 Sailak herritarren artean banatuko ditu astean zehar, Merkatuan bertan. Bestalde, Emaus Fundazioaren bitarteaz, publizitate karteletako belakia berrerabiliz eginiko 40 orga zozkatuko dituzte. Ikusi saregileen argazki guztiak zarauzkohitza.eus atarian. Ezkerrean, Ondarruko bi saregile, poltsak egiten. Eskuinean, orga berrerabilgarri bat (Aritz Mutiozabal)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide